Irratsaioak

Mari Luz Estebani elkarrizketa Irakurrieranen

Ostirala, 2017-07-07

Mari Luz Estebani elkarrizketa egin diote Irakurrieranen, Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakeraren harira (Lisipe bilduma, Susa, 2017).

Mari Luz Esteban elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan:

feminismoa eta politikaren eraldaketak

Sinopsia:

Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza?

Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura?

Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak?

Ale honetan hamaika galdera aurkituko ditugu erantzun bakoitzeko eta hamaika eraldaketa konfrontazio bakoitzeko. Ondo lotu gerrikoak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)