Irratsaioak

Sonia Gonzalez Irakurrieran irratsaioan

Asteartea, 2018-06-26

Sonia Gonzalez elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Erreka haizea (Susa) liburuaren harira. Jarraian entzun dezakezue osorik.

erreka haizea azala

Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da Sonia González liburu honetan, munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak, ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin erantzuteak ematen duen indarra.

Pertsonala politikoa dela esaten dugunean, gauza askori buruz ari gara. Besteak beste, arlo pribatuan gertatzen dena ere politikoa dela, politikak bizitzaren arlo guztiak bustitzen dituela. Egunerokotasuna politikoa dela erakusten digu egileak orriotan, eta bizipen konpartituak egiten duela pertsonala kolektibo.

Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez, isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Zoramenera eta heriotzara hurbildu eta zauriak sendatzeaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo bizitzarena berarena.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)