Xabier Etxaniz Rojorekin solasean Irakurrieranen
Astelehena, 2017-07-10Xabier Etxaniz Rojorekin solasean Waterloo-n galdutakoak nobela mintzagai izan dute Irakurrieranen.
Xabier Etxaniz Rojo elkarrizketatu du Gotzon Barandiaranek Waterloo-n galdutakoa (Erein, 2016) nobelaren harira. Entzun osorik:
Sinopsia:
Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz…
Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.
Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.
“Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?”, kantatzen zuen Mikel Laboak.
“Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?”, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.