Irratsaioak

Eva Illouz-en "Arimaren etorkizuna" mintzagai Danele Sarriugarterekin, Irakurrieranen

Asteartea, 2020-06-23

Danele Sarriugarte elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Eva Illouzen Arimaren etorkizuna: estandar emozionalen sorrera (Katakrak, 2020)  liburuaren harira.

Entzun hemen saioa osorik:

s09_arimaren_etorkizuna

Sinopsia:

Emozioak loturik omen daude trebezia profesional eta pertsonalekin, eta uste hori ezin hobeto islatzen da "adimen emozionalaren" nozioan, zeina asko zabaldu baita. «Adimen emozionala» izeneko nozioak, hain zuzen ere, esplizituki lotzen ditu norberaren emozioen kudeaketa, errendimendu ekonomikoa eta arrakasta soziala. Nozio horren arabera, norberaren osaketa emozionala, nahiz eta subjektiboa izan, objektiboki neurtu daiteke, eta, ondorioz, jendea konparatu daiteke, beren gaitasun emozionalen arabera.

Egilea: Eva Illouz

eva illouz

1961, Fez

Soziologoa eta idazlea da. Emozioak, artea, kultura herritarra eta kapitalismoa aztertu ditu ikuspegi marxista batetik.

Paris X Unibertsitatean egin zituen literatura eta soziologia ikasketak. Gaur egun Jerusalemgo Unibertsitateko irakaslea da Soziologia eta Antropologia Departamentuan.

Bere lanak 10 hizkuntzetara itzuli dira.

Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)