Irratsaioak

Gorka Salcesi elkarrizketa Irakurrieranen

Larunbata, 2020-03-07

Gorka Salces elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran saioan, Iraganaren izterrak (Balea zuria, 2019) poesia liburua ardatz hartuta.

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

iraganaren izterrak

Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986). Historiako lizentziatura eta masterra bukatu ostean, Berria egunkarian bekadun-erredaktore lanetan aritu zen urtebetez, euskaldunek komunikabideen aurrean dituzten iritziak, ohiturak eta jarrerak aztergai dituen doktore-tesian murgildu aurretik. Gaur egun Historiako irakasle lanetan dihardu bigarren hezkuntzan, eta bere ikasleek ez dakite idazten duenik. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ñirñirka poemarioarekin, eta orduz geroztik bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiko Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)