Irratsaioak

Igor Estankonari elkarrizketa Irakurrieranen

Astelehena, 2020-06-01

Igor Estankona elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Moskito (Susa, 2020) poesia liburuaren harira.

Hemen entzun dezakezue saioa osorik:

moskito

Sinopsia:

Moskito Igor Estankonaren bosgarren poema liburua da, azkenekotik hamaika urte igaro ondoren argitaratutakoa. Bizitzaren bideak bezain zabala eta ustekabekoa, Moskito aitatasunaz ari da, bikoteaz, nazioaz, heriotzaz. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia, hainbat irakurketarako aukera iradokitzen duena. Estankonak badaki zinikoa izaten, baina badaki esperantzari eta poesiaren edertasunari eusten ere.

Albiste honen uberan:

Elkarrizketa Hitzen Uberanen

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)