Irratsaioak

Miren Gorrotxategirekin solasean Irakurrieranen

Asteazkena, 2021-02-24

Miren Gorrotxategi elkarrizketatu du Garazi Albizuak Irakurrieran irratsaioan, Sotoan gordeak (Txalaparta, 2021) liburuaren harira. (Argazkia: Naiz).

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

sotoan-gordeak-txalaparta-eus

Sinopsia:

Guggenheimeko erakusketa batean ikusi du Norak itzal bat, iheska, lekuz kanpo: beste garai baten gomuta. Ondoan du Alex, galdetu arren erantzunik lortuko ez duena; ez, behintzat, berak nahi lituzkeenaren ahotik. Egun berean jasoko du Norak aitaren heriotzaren albistea, eta horrek eramanen du bikotea Noraren sorterrira, Vianara. Han, mahasti artean, galderak pilatuko zaizkio Alexi. Odolezko familian eta hautatutako familian isildutakoak, hitz erdiak eta estalitakoak zurrustan aterako dira, ardoa barrika pitzatuan nola, (H)Ilbeltza beka irabazlearen eleberri beltz honetan.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)