Irratsaioak

Yurre Ugarteri elkarrizketa Irakurrieranen

Asteazkena, 2020-02-19

Yurre Ugarte elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieranen, Joseba Larratxe irudigilearekin batera egindako Joana Maiz (Harriet, 2019) nobela grafikoaren harira.

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

joana maiz

Sinopsia:

Erresistentzia da JOANA MAIZen gakoetako bat. Joseba Larratxe eta Yurre Ugarteren lehenengo nobela grafikoaren protagonistak uko egingo dio euskal historia kanonikoaz diharduen gidoia filmatzeari, eta castingean baztertutako atsoa berreskuratuko du: etxetik kaleratua izatekotan den andre zaharra. Hala, bizi-une ezberdinetan dauden bi antigona elkartuta, erresistentzia da, bientzat, jarrera askatzaile bakarra.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)