Zebrabidea

Zebrabidearen uberan: Diego Aldasoro eta Yolanda Arrieta

Ostirala, 2017-05-26

Bi ostiralean behin, Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan arituko gara, Hitzen Uberan atariko edukiei tiraka: pasa den ostiralean, Diego Aldasoro eta Yolanda Arrietaren elkarrizketak aipatu genituen.

Diego Aldasorok Udako arrats eternala artista liburua plazaratu du Argitaletxea EDO!ren eskutik, ez ohiko formatuan: pospolu kutxa baten forma du liburuak. Yolanda Arrietak, berriz, urteotan pilatu duen esperientzia Aho bete amets saiakeran laburbildu du. Bi idazleekin hitz egin dute Hitzen Uberan atariko lagunek, eta elkarrizketa horiei tiraka izan dugu liburuetan kontatzen denaren berri, gurera batu den Danele Sarriugarterekin.

 

Diego Aldasorori eginiko elkarrizketa esteka honetan duzue irakurgai: "Artista hitzak gizateria osoa hartu beharko luke, guztiok eduki behar genuke arterako eskubidea"

Yolanda Arrietari eginiko elkarrizketa esteka honetan duzue irakurgai: "Niretzat ahozkoa eta idatzizkoa iturri bereko bi ur dira. Idatziz jarritakoak nahiz ahoz esandakoak"

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)