Zebrabidea

Zebrabidearen uberan: Arantxa Iturbe eta Martxel Mariskal

Asteartea, 2017-05-16

Bi ostiralean behin, Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan arituko gara, Hitzen Uberan atariko edukiei tiraka: apirilaren 28an, Arantxa Iturberen eta Martxel Mariskalen elkarrizketak aipatu genituen.

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinak literaturari tartea egiten dio ostiralero. Gonbidapena luzatu digute eta, hemendik aurrera, han izango gara bi astean behin. Helburua: Hitzen Uberan atarian argitaratzen ditugun edukiei errepasoa egitea; besteak beste, elkarrizketei emango diogu arreta berezia, horiexek baitira gure eduki mamitsuenetakoak.

Han izan ginen orain lau aste, apirilaren 28an. Bi elkarrizketa aipatu genituen, Arantxa Iturberena eta Martxel Mariskalena. Behean entzun dezakezue kolaborazioa, osorik.

Elkarrizketak irakurri nahi izanez gero, hemen aurkituko dituzue:

Arantxa Iturbe: "Idazten ari naizenean, entzuten ari naiz etengabe"

Martxel Mariskal: "Edertasunaren aldeko borroka, beste gizarte baten aldeko borroka da; elkarrizketa humano baten aldeko borroka, hori da edertasuna niretzat, eta hori da poesia"

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)