Poema musikatuak

'Egia bat esateagatik', oroitzapenen itsasotik hitzen uberara

Asteartea, 2011-06-21

Literaturaren historia ttipia, minuskulaz idazten den hori, irakurleen bizipenei dagokiona, atzeman ezina da. Ezin da jakin poema batek egingo duen bidea, nork noiz eta zergatik erabiliko duen, kantatuko duen. Noren oroitzapenei lotuko zaizkion hitz batzuk, bizitza osorako...

Kofradiatik Nora Barrosok jarraian entzun dezakezuen grabaketa bidali digu, Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik poema entzun daiteke bertan. Imajinatu lagun arteko afari bat, duela hamar urte, hiru lagun kantuan; imajinatu norbaitek kasetean grabatu eta ostera oroitzapen propio batetik argira ekartzen duela. Imajinatu modu horretan jarraitu daitekeela hitzen ubera...

Jon Miner eta Iñigo Susperregi

Igandea, 2011-06-19

Jon Minerrek (Azelgas Boys, Bihotzerre, Blues Thorpes, Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda...) Iñigo Susperregiren Hiltzeko jaio gara (Bizi hazia) poema musikatu du. Susperregik 'Zurartean' izeneko proiektuaren bidetik uztartu izan ditu egur eskulturak eta poemak, eta Hatsa elkartearen hainbat bildumatan ere parte hartu izan du. Hemen kontsultatu daitezke bere lanak.

Imanol Ubeda eta Castillo Suarez

Ostirala, 2011-05-20

Gaur poema musikatu berri bat aurkeztu nahi dizuegu. Imanol Ubedak Castillo Suarezen Mugarri estaliak (Susa, 2000) liburutik Esadazu gaur bertan poemarekin osatu duena. Argitaragabea orain artean. Goza ezazue!