Poema musikatuak

Jon Miner eta Ainara Maya

Igandea, 2011-10-09

Jon Miner musikariak Ainara Mayaren Lore zuri bat poema musikatu du Hitzen Uberan-erako.

Hitzen egileari buruzko informazio gehiago topatuko duzue bere blogetan: gorgoinetan eta xorinokantharia.

Kanta berriz, jarraian duzuen hau:

Gotzon Arrizabalaga eta Juan Ramon Makuso

Igandea, 2011-10-09

Gotzon Arrizabalagak, EHUn filosofia irakasle eta Donostiako orfeoiko kide, Juan Ramon Makusoren beste poema bat musikatu du eta Hitzen Uberanera igorri digu. "Geroa" da poemaren izena eta "Bizitzeak hil egiten du" (Ediciones Beta, 2004) liburuan ere aurkituko duzue.


Patta eta Pipi (Jesus Sudupe eta Juan Luis Zabala)

Asteazkena, 2011-07-27

Jesus Sudupe Patta-k (Direción Obligatoria, Patta eta Sendaezinak) Juan Luis Zabalaren "Maitea besarkatzean" poema (Hautsia natza, BBK-Euskaltzaindia, 2000) musikatu du. Ea gustuko duzuen.

Jexuxmai Lopetegi eta Joseba Sarrionandia

Asteartea, 2011-07-05

Jexuxmai Lopetegi (Zarautz, 1956) musikaria Akelarre taldearekin (1985-1993) eta Kepa Junkerarekin (1994-95) ibili izan da lanean. Bakarkako bost disko kaleratu ditu Jexuxmai & Noizbehinka izenarekin, azkena Izar Uxo (2009). Aingura honetan Joseba Sarrionandiaren lehen poesia liburuko Ene eskribu guztiak poema musikatu du.