-><-
-><-
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea

Amuak

"Nerudaren postaria" antzezlana Booktegin

Astelehena, 2020-01-13

Antonio Skarmetak idatzitako liburuan oinarrituta, Nerudaren postaria antzezlana taularatu zuen Maskarada taldeak 1997an, Patxo Telleriaren itzulpenarekin. Booktegik berreskuratu du testu hura, “Drama” atalean publikatu duen liburu elektronikoan. (Argazkia: Il Postino filmako irudia).

Udazken honetako amuak

Osteguna, 2020-01-02

Gure atarian gogoko dugu hango eta hemengo literaturgileen amuak ekartzea irakurleari. Udazken honetan hala egin dugu, eta, urtea indarrez hasteko, albiste honetan bildu dizkizuegu gure gutiziak.

Saiakera (eta beste) Durangoko Azokan

Larunbata, 2019-12-07

Durango ez da bakarrizketara fikzioaren habia, badira, orobat, fikziotik urrundu eta saiakera, kronika eta hausnarketa jorratzen duten hamaika liburu. Hona gure gida.

Narratiba nobedadeak Durangoko Azokan

Osteguna, 2019-12-05

Durangoko Azokaren aurretik ugaritzen dira liburu-aurkezpenak eta ez da beti erraza nobedadeen gurpilari zorabiatu gabe jarraitzea. Horregatik, Azokarako gidak osatuko ditugu datozen egunetan, generoka. Hasteko, narratiba.

Itzulpenak barra-barra

Asteartea, 2019-11-19

Udazkeneko rentréearekin batera, hainbat itzulpen argitaratu dira azken asteotan. Amu honetan errepasatu ditugu Katakrak argitaletxearen lau argitalpenak (Illouz, Ehrenreich&English, Kapuściński eta Balestrini), Literatura Unibertsala bildumako ale berriak (Thiongo eta Bachmann),  Jokin Zaitegi sariketari buruzkoak eta Anjel Lertxundik euskal itzulpengintzaz egindako gogoetak.