Erreportajeak

Euskal Herriari itzulia bost idazletan

Asteazkena, 2018-05-23

"Eman dezagun kanpotik datorren bisitari bati Euskal Herria erakutsi nahi diozula, euskal literatura ardatz duen ibilaldi bat proposatuta. Nora eramango zenuke, irakurle?". Juan Luis Zabalak jarraian irakurri dezakezuen erreportajean pausatu du erantzun posible bat.

Irakurri, irakurri, madarikatuak!

Ostirala, 2018-05-18

Karmen, Amaia, Begoña, Andrea, Itsaso, Irati, Aintzane. Izan litezke kosmonauta, meatzari, tabernari edo taxista. Eta, akaso, hala izango dira, ez dakigu. Denak ala denak irakurle direlako eseri gara gu haien aurrean, eta rec botoia sakatu dugu, hain gutxitan entzuten diren irakurleen ahotsak grabatzeko.

Paseoak literaturan

Ostirala, 2018-03-16

Ibili. Ibili norabiderik gabe, presarik gabe. Denbora galtzen ikasi. Zeharkatu eguneroko paisaiak, haiek zeharkatzea beste helbururik gabe. Egon normalean erreparatzen ez diezun xehetasunei beha. Geratu normalean hitz egingo ez zenukeen norbaitekin hitz egitera. Nolako bazka izan daitezke paseoak literaturan?

Gazteak, literatura eta irakasle entusiastak

Ostirala, 2018-03-09

Zarata dabil: gazte askok ez du literaturarik irakurtzen. Izan gaitezen zintzoak: heldu askok ere ez. Hezkuntza literarioa ez da existitzen, ez da eskolaren ardatzetako bat. Baina existitzen dira kontrakarrean ari diren entusiastak.

Queerretik Kuiarrera 10 urte

Literatur kritika Desira baino lehen eta gero

Ostirala, 2018-02-23

Zertan da euskarazko queer literatur kritika? 2010an 2007tik aurrerako lanak bildu zituen Desira Desordenatuak liburuak. Hamarkada igaro da, beraz, queer kritikak gurean indarra hartu zuenetik. Desirako partaideen eskutik, ikerbide horretan urteotan egindakoari erreparatzen dio erreportaje honek.

2017ko antzerki liburuen uzta

Ostirala, 2017-12-22

Aurten sei antzerki liburu plazaratu dira. Iazko erreportajeari segida emanez aurtengo antzerki uzta aztertu dugu erreportaje honetan. EHAZE-Antzerkizale elkarteko kideek erraztu dizkigute datuak eta edukiei buruzko oharrak. (Argazkia: Stereo, Ainhoa Resanoren irudia).