Erreportajeak

Literatura distopikoaren berpiztea

Ostirala, 2018-12-21

Aspalditik, ez dago utopiarako lekurik gure bizitzan. Mundu berria eta hobea nahi dugu, baina egiten al dugu ezer hori lortzeko? Literatura distopikoak zer gerta litekeen ohartarazten digu, aldaketak egiten hasi ezean.

Kontatu ez dena kontatzeko hiru bide

Osteguna, 2018-10-11

Ba al dakizu zerk lotzen dituen Joyce Carol Oates (idazlea), Jana Leo (artista) eta Virginie Despentes (idazlea)? Bada, gai batek: hirurek idatzi dute bortxaketaz. Hirurek kontatu dute bortxaketa, eta nork bere erara egin. Hiruren bideak aurkeztu nahi dizkizuegu erreportaje honetan.

Norbere burua itzultzen

Ostirala, 2018-09-28

Norberak idatzitakoa beste hizkuntza batera pasatzen hastean autoitzulpenaren prozesua martxan jartzen da. Euskal idazle bat baino gehiago izan da bere literatur lanak erdaretara eman dituena.

Aforismoaz

Ostirala, 2018-06-15

Juan Kruz Igerabidek "Aforismoaz" artikulua idatzi du Hitzen Uberanen. Euskal literaturan utzi duen arrastoa aztertu, eta literatur tradizio ezberdinei begira jarri da bertan, aforismoaren definizio baten bila: "Esaten da aforismoa esperientziaren ondorio dela; baina edozein testu benazko ere ez ote da, bada, esperientziaren ondorio? Ezaugarri horrek ez digu balio aforismoa mugatzeko. Aforismoa pentsamenduarekin jolas zintzo-gaiztoan dabilen esaldi labur zorrotza dela esan daiteke, nolabait hartara hurbiltzeko."

Album ilustratuak, bideak marrazten

Ostirala, 2018-06-01

Haur askok liburuekiko erakarpena sentitzen dute artean irakurtzen ez dakitenean ere. Liburua ez da kontatzen duen istorioa bakarrik, objektua da; usain bat, tamaina bat, eta deskubritu genueneko testuingurua.