-><-
Uberan - Euskal Idazleen Elkartea

Irratsaioak

Irati Goikoetxeari elkarrizketa Irakurrieranen

Osteguna, 2021-03-18

Irati Goikoetxea elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran saioan, Herriak ez du barkatuko (Elkar, 2021) nobelaren harira. Igartza sariari esker idatzi du egileak lan hau.

Miken Aylloni elkarrizketa Irakurrieranen

Astelehena, 2021-03-08

Mikel Ayllon elkarrizketatu dute Irakurrieran irratsaioan, Zoriontsuak izatea erabaki genuen (Elkar, 2020) liburuaren harira. Liburu honek Kutxa Donostia Literatura Saria jaso zuen iaz. Egileak aste honetan bertan (martxoaren 11an, 19:30ean Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan), liburua aurkeztuko du solasaldi baten bitartez eta liburuan oinarritutako "Elkar ezagutu genuen eguna" antzezlan laburraren bitartez.