Irratsaioak

Goizane Aizpurua Irakurrieran irratsaioan

Ostirala, 2021-10-29

Leire Palaciosek Goizane Aizpurua elkarrizketatu du Irakurrieran irratsaioan, Bizkaia Irratiaren eta Euskal Idazleen Elkartearen eskutik.

Goizane Aizpurua elkarrizketatu du Leire Palaciosek Irakurrieran irratsaioan, Izarak (Alberdania, 2021) liburuaren harira. Hemen irakur dezakezue liburuaren aurkezpenaz idatzi genuen kronika: «Identitatearen bilaketa, bost urtarotan».

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

Sinopsia

Bizitza arrunta duen bikote arrunt bat osatzen dute Anek eta Xabik. Adiskide min dute biek Elene. Portugalera doaz oporretan, hiruak elkarrekin. Bidaia horren ondorengo urtebetearen buruan ezerk ere ez du lehenean iraungo…

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)