Irratsaioak

Antxiñe Mendizabal Irakurrieran irratsaioan

Astelehena, 2018-09-17

Leire Palaciosek Antxiñe Mendizabal elkarrizketatu du Emakume burugabea (Elkar, 2018) liburuaren harira. Elkarrizketa honekin abiatu dute Irakurrieran irratsaioaren denboraldi berria Bizkaia Irratian. (Argazkian, Iraia Okina ilustratzailea eta Antxiñe Mendizabal idazlea).

Jarraian entzun dezakezue irratsaioa osorik:

Antxiñe Mendizabal elkarrizketatu genuen Hitzen Uberanen ere. Liburuan oinarritutako emanaldia eskaini zuen idazleak aurtengo Poesia Orduetan, Nerea Gartzia aktorearekin eta Pello Ramirez musikariarekin.

Emakume burugabea

emakume burugabea

Egileak: Antxiñe Mendizabal (testua) eta Iraia Okina (ilustrazioak).

Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko? etxera itzultzeko.

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)