Mikel Etxabururekin "Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak" mintzagai Irakurrieran irratsaioan
Igandea, 2017-03-05Mikel Etxaburu elkarrizketatu zuten abenduan Irakurrieran irratsaioan, Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016) liburua mintzagai. Jarraian entzun dezakezue elkarrizketa osorik.
Blas de Otero poesia saria irabazi ostean publikatu zuen Mikel Etxaburuk bere hirugarren poesia lana: Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak, Erein argitaletxearen eskutik.
Hitzen Uberanen elkarrizketatu genuen, bertan adierazi zigun, poesiari buruz: "poesia subertsiboa da, begiratzetik haratago, edukia-kontzientzia-kritikotasuna exigitzen duelako".
Irakurrieran irratsaioan Gotzon Barandiaranek gidatu zuen solasaldia. Jarraian entzun dezakezue osorik:
Utzi zure iruzkina