Irratsaioak

Alaia Martini elkarrizketa Irakurrieranen

Larunbata, 2020-04-25

Alaia Martin elkarrizketatu du Leire Palaciosek Leihoen afasia (Eztena, 2019) liburuaren harira.

Jarraian entzun dezakezue saioa osorik:

leihoen afasia

2019an ideia zoro samar bat otu zitzaigun Eztena arte eszenikoen jaialdiko lantaldeko kideei: hiru laborategi eszeniko sortzea gidari banarekin, espe-rimentazioa eta sormen prozesuari garrantzia ema-nez batez ere. Bertako emaitzekin osatuko genuen jaialdiko programazio osoa. Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboari proposatu zitzaien laborategion gidaritza, eta deialdi irekia eginez aukeratu ziren proiektuetako 25 sortzaileak. La Mirada/Begirada, Eraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri izan ziren sortutako lanak, hurrenez hurren. Emaitzaren beraren gainetik sormen proze-suok izango zuten garrantziaz jabetuta, Alaia Martin Etxebesteri eskatu genion guztiaren lekuko izan eta sentitutakoekin kronika libre bat egitea. Esku artean duzun liburu hau da horren emaitza: Leihoen afasia, esperientzia pasionagarri baten barrutik gertatutakoei emandako begirada sortzailea.

Elkarrizketa honen uberan:

Elkarrizketa Hitzen Uberanen: "Oka egiteko modu ederra da poesia".

Elkarrizketa Hitzen Uberanen Amets Badiola argazkilariari: "Niretzako argazkiak uneak dira, usainak dira, zaporeak dira... argazki batek ez du eragin bera izango pertsonetan, eta hori polita da".

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)