Zebrabidea

Zebrabidearen uberan: Iñaki Irasizabal eta Ainara Gurrutxaga

Asteazkena, 2017-05-17

Bi ostiralean behin, Arrosa Sareko Zebrabidea irratsaioan arituko gara, Hitzen Uberan atariko edukiei tiraka: pasa den ostiralean, Iñaki Irasizabalen eta Ainara Gurrutxagaren elkarrizketak aipatu genituen.

Arrosa Sareko Zebrabidea magazinak literaturari tartea egiten dio ostiralero. Gonbidapena luzatu digute eta, hemendik aurrera, han izango gara bi astean behin. Helburua: Hitzen Uberan atarian argitaratzen ditugun edukiei errepasoa egitea; besteak beste, elkarrizketei emango diogu arreta berezia, horiexek baitira gure eduki mamitsuenetakoak.

Pasa den ostiralean, hilak 12, izan ginen han. Bi elkarrizketa aipatu genituen, Iñaki Irasizabalena eta Ainara Gurrutxagarena. Behean entzun dezakezue kolaborazioa, osorik.

ç

Elkarrizketak irakurri nahi izanez gero, hemen aurkituko dituzue:

Iñaki Irasizabal: "Ideia batzuei jarraiki murgilduko zara politikan. Gauzak ez dira hain errazak ordea, eta pragmatismoa dator gero"

Ainara Gurrutxaga: "Horrelako ariketak oso interesgarriak dira barne mailan, ordenatzeko eta kontzientzia hartzeko balio dutelako"

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)