Aingura hegodunak

Eric Dicharry-ren hiru testu

Osteguna, 2012-05-17

Hormatik hormaraino slam liburua kaleratu du Eric Dicharry-k Maiatz argitaldariaren eskutik. Elkarrizketa egin diogu, eta horrekin batera Uberaneko irakurleentzat hiru testu aukeratu ditu egileak berak lagin gisa. Jarraian irakurri ditzakezue.

 

AK47-1

Gauzak burutik kentzeko idazten dut.

Erreka Styx

Mondializazioaren eraginak. Ordenagailuek olerkilarien lekuak hartu nahi dituzte. Hasten dira Roland Barthes itzultzen. Frantsesetik euskararaino inglesa eta gaztelania aurkezten dituzte erranez:

No kaltetutako Adorable Affirmation alterados Antsietatea baliogabetzea Ascèse Atopos Cases Catastrophe ezkutatu circumcise Heart bete Compasión Konplizitatea Kontaktuak gidatzea Arrisku Unitatean Mendekotasun gastuen aitorpena Dedikazioa Demons Déréalité Drama Cutaway Idatzi Wandering Embrace Exilio izanaren akatsekiko Numen Jaia horretaz Mad Habit Gravida irudia identifikazioa Inconnaissable indukzio Informatika ulertzea zain Zeloak Aleak jasangaitza Languish Will I maite loquela gutuna Magic Mutism gehiegikeriak lainoak Night Negarrez lizuna objektuak Potin Zergatik Rapture deitoratu Eszenatoki Alarma bakarrik sinatu Remembrance Suicide Fonetiker bilera

Mihi puntan nituen hitzak lapurtu zizkidaten. Post modernitatearen ixiltasuna nagusitzen da. Barthes-tik Maïakovskirat noa.

"Gakoa odola duelako mugikorra! A tiro arma arima (...) eskubidea. Hau zuen etsai erreserbaturik. (...) Behin berriro filmatu zuten pertsonala. Hit iltze du - orain hildakoa. Horrek esan nahi zuen bihotza. (...) Vodka are okerragoa. Puztuta aurpegia ikusi duzu. (...) Gurasoen engender, Saboteurs sabotaje, argitaletxeek dira erronda liderra, idazleak hutsetik. (...) Pasternak bakarrik. Ez da asko. (...) borroka dei bat bezala soinuak. Beldurra (...) nire bihotzean negar egiten du. Nire aurpegian Corta, ilun eta etsi. Ez dut bete."

Gauza bera gertatzen zait. Googlek ez daki itzulpenak egiten. Trufari ni. Ez pentsa. Errealista. Idealista. Dadalari. Bai. Dadalari. Sed Non Satiatarekin beste entsegu bat.

Bizarra jainko, gaua ere ilun, Musk usaina mistoa eta tan Sorgin batzuk ezartzea, Savannah de Faust Sorgina albo Ebony beltza gauerdian seme-alaba,Sendotasuna, Opium, gauez gustatzen zait, Zure ahoan bertan maitasun strutting El elixir de; Nire karabana batean nahiak, Zure begiek depositua non nire arazoak edaten dira. Bi begi beltz handia, zure arima lortzeko, O pitiless deabru! Pour me gutxiago garra; Ez naiz River Styx bederatzi aldiz musu da, Alas! Eta ezin dut, shrew Libertine Hondatu zure izpiritua eta zuk ekarri badian Zure ohe de arraio bihurtu Proserpine!”

Artifizial adimena” versus “gizakiarena”. Borrokatik nor ateratuko da irabazle?

Azal hutsak bihurtuz geroz

Ziztu bizian zomorro erail artean odoltsu probatan genbitzan. Iraganeko kontuek obsesionatzen gintuzten. Aztarnak burmuinetan utziz, oraina desorekatzen zuten. Sarraski larderiatsuak marmolezko muin ezebaezinetan betirako grabatuak ziren. Genituen estekak hautsiz geroz, oraina jaso jeinutsu baten bila genbitzan. Umezurtz ideologiko bezalakoak ginen. Jatorri zientifiko egiaztatzearen pean bizi ginen. Nundik gentozen jakin mineko obsesioarekin geure gerokoa mental paisaien gainean proiektatzea ikasi beharra bihotz bihotzeko zainetan sentitzen genuen. Kokapen historiko-geografikoek mental mamiak elikatzen dituzte oihukatuz. Nola idatzi odol palimpsestu baten gainean ? Nola ihes egin historiko bortitz mental paisaia batetik? Nola berasmatzen diren egunerokotasunez zeharkatzen ditugun topos-ak?

Nola? Nola? Nola idazten den beste idazle baten hitzen gainean? Zer ondorio duten, gure konzientzietan eta gure inkonzientzietan, munduko mental toki postpostmodernoenetakoak? Zer ondorio duten idazleen hitzek? Zenbat aurpegi, zenbat izen, zenbat kale lot geniezaizkioke odolari? Nundik idatziak gara? Eta. Zerez?

Garaikideko moda estiloan bestiturik, ondo pasatzen jarraitu nahi dute. Publizitatez eraikiak, ondo pasatzen jarraitu nahi dute. Besterik ez. Aho irekitek, telebista-ordenadore pantailen aurrean etzanik, haientzat besteek asmatzen dituzten hitzak, pentsaerak, esan moldeak zupatzen dituzte. Zilbor adoratzaileei berdin baitzaie. Maleruski. Aristotek asmatu zuena ez dela jende xumeentzat diote.

Erosketaz eraikiak, nundik eta zerez idatziak garaz futitzen dira. Toki mentalak baino, toki kontsumeristak nahiago baitituzte. Besteei uzten die hausnarketa. Azal hutsak bihurtuz geroz…

Albiste honen uberan:

Eric Dicharry-ri elkarrizketa Uberanen

Maiatz-en nobedadeak 2012ko udaberrian

Maiatz aldizkariaren 54. alea

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)