Komunitatea

Aritz Gorrotxategi

Gatazka: literatura eta etika

Asteazkena, 2016-03-02 | Aritz Gorrotxategi

Isiltasun pisua

     Orain gutxi, Itxaro Bordak artikulu deigarria argitaratu du Argiaren edizio digitalean, Traumaren tramak izenburukoa. Hartan gatazka armatuak euskal literaturan egin duen ibilbidea aztertu du, gordin eta garbi aztertu ere. “Abertzale lehorretako idazleek, egia, ez zuten gaia anitz eta zuzenki jorratu. Anti-euskaldun izaera leporatuko zitzaiela herabe zitezkeen, espainolismo aitzakian, Aresti baztertua suertatu zen eran”. Bordaren ustez, “nehork ez zuen ezker abertzalegoaren doxa nagusiaren norabidea larriki zalantzan [...] Gehiago irakurri

Mitoak posterrean

Astelehena, 2016-01-18 | Aritz Gorrotxategi

Jon Kortazarrek Luma eta lurra liburuan dioenez, Atxaga Gabriel Arestiren harria suntsitzen saiatu zen Etiopian. “Harea (Etiopiako sinbolo indartsuenetako bat) hori poesia sozialaren sinbolorik nagusienaren ironia da. Gabriel Arestik, gaurko euskal poesiaren fundatzaile eta aita freudianoak, Euskal Herria sinbolizatzeko harriaren ikurra erabili zuen. Hareak jadanik ez den harria adierazten du, harri desegina, harri joa, harri desagertua”. Denborarekin, esan daiteke Atxaga bera bihurtu dela euskal literaturaren aita freudianoa. Hots, beste aita (edo ama) batzuk ere badaudela esan daiteke, eta horietako batzuen [...] Gehiago irakurri

Plaza eta Akademia

Asteartea, 2015-11-24 | Aritz Gorrotxategi

Maialen Lujanbiok jakintza Akademikoa eta Plazakoa bereizi zituen EHUko udako ikastaroen inaugurazio ekitaldian. Jakintza mota ezberdinak aipatu zituen, eta esan zuen jakintza horietako batzuek (lengoaiaren artea edo bertsolaritza) ez dutela lekurik jakintza arautu eta ofizialean, eta, batak besteari ezer kendu gabe, komeniko litzatekeela jakintza horiek ere Akademian lekua izatea.

Distira izan dezake Lujanbiok hizpidera ekarritako Lazkao Txiki eta Txillidaren arteko pasadizo adierazgarriak: behin, Gasteizen, Eduardo Txillida eskultorearen lan baten aurrean, honako hau esan omen zuen Lazkao Txikik: 'Hemen zein da artista? [...] Gehiago irakurri

Literatura enlatatua

Asteartea, 2015-09-01 | Aritz Gorrotxategi

Gero eta maizago gertatzen den kontua da: liburuez hitz egiteko edo haiek saltzeko orduan, literaturarekin zerikusirik ez duten gauzez, gailuz edo produktuz inguratuta azaltzea liburua. Literaturaren inguruan egiten diren zenbait ekitaldi edo adierazpidetan gero eta nabariagoa da joera hori. Liburua omen da ardatza, baina liburuarekin zerikusirik ez duten hainbeste gauza agertzen dira adierazpide horietan, ezen batek azkenean ez daki literatur ekitaldi batean, ekitaldi gastronomiko batean edo txiste lehiaketa batean ote dagoen.

Liburua zerbaitez inguratzea da helburua, liburua janztea, liburua bera jendearengana [...] Gehiago irakurri

Zinema, haurrak eta gainestimulazioa

Astelehena, 2015-03-16 | Aritz Gorrotxategi

Gauza ohikoa da telesail eta pelikula askotan isiltasunari tarterik ez eskaintzea. Bereziki, haurrei zuzendutako pelikuletan. Azken urteotan, halako mordoa ikusteko aukera izan dut: Shrek, Monstruos S.A., Cars, Madagascar, Kung-Fu Panda, The Croods, Toy Story saila, Bob Esponja, Rango, Frozen, Big-Hero 6, La Lego... Salbuespen batzuk kenduta (batez ere, Wall-e, Up, Brave, The Secret of Kells eta, bereziki, Miyazakirenak eta Ghibli estudioarenak) gehienetan pertsonaiak isildu gabe aritzen dira, hizketan bainoago hitzak bata bestearen atzetik disparatzen, ikusleari arnasa hartzeko astirik eman gabe. [...] Gehiago irakurri

Literatura konprometitua

Asteartea, 2015-01-27 | Aritz Gorrotxategi

Sartreri zor diogu neurri handi batean literatura konprometituaz gaur dugun zentzua, baina pentsalari frantziarrak aldarrikatutako konpromiso hura alderdi komunistarekin hertsiki lotua zegoen argiki; esan nahi baita, alderdi horrekiko konpromiso leial eta zenbaitzuetan itsuarekin. Garaia ere horretara emana zegoen: aldarrikapen irmoak, diskurtso zorrotzak, disidentziaren mamua... Bitxiki, konpromiso maila ez txikiagoa erakutsi zuen Camusek egurra jaso zuen handik eta hemendik, baita Sartreren aldetik ere —ezagun da Sartrek Camusen L'homme revolté gogor kritikatu zuela Les Temps Modernes aldizkarian idatzitako artikulu batean—, ezkerraren barruko [...] Gehiago irakurri

Artea arte gabe

Asteartea, 2015-01-06 | Aritz Gorrotxategi

                                                                    I

Gaur egun “artista” hitzak badu halako prestigio bat, sormenarekin, asmatzeko gaitasunarekin lotua. Jainkotasun puntu bat ere baduela esan liteke, haren dirdira apurka-apurka gutxituz doan arren. Paradoxikoki, jainkotze horrek ez du zerikusi handirik artea sortu zen sakratutasun testuinguruarekin. Greziar tragedia klasikoa, esaterako, Dionisosen gurtzaren irudikapenetik sortu zen. Mahats-biltze garaian ditirambo izeneko ereserki batzuk abesten ziren haren omenez. Pixkana, hasierako zeremonia mimetikoa aberastu egin zen mozorroen eszenaratzearekin. Garatuz eta garatuz, tragedia klasikoaz erditu zen gurtzea. Platonek, bestalde, Ion elkarrizketan, rapsoden inspirazioa [...] Gehiago irakurri

Boterearen itzala euskal literaturan

Asteartea, 2014-12-16 | Aritz Gorrotxategi

I

Euskal literaturan paradigma diren klasiko ezagun batzuk pentsamendu korronte ezberdinen aurkako erantzun bat izan ziren. Axularren Gero Erreformaren aurkako erantzun bat izan zen; Peru Abarka, ilustrazioaren aurkakoa; Garoa, berriz, sozialismoaren aurkakoa. Ezaugarri literarioez gain, klasiko horiek badituzte ere ezaugarri ez hain hertsiki literarioak. Aspaldiko kontua da autonomia estetikoaren eta ideologiaren arteko harreman labainkorrarena. Mendeetan zehar gure literaturak batez ere eliza liburuak eman zituen argitara, helburu jakin batekin eman ere: fedearekiko eta eliza katolikoarekiko (agintea zuenarekiko, alegia) atxikimendua sustatzea. Hots, [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.