Erreportajeak

Oier Guillanen iritzi-analisia: "Euskal teatroa(k)"

Ostirala, 2020-07-03

Oier Guillanek iritzi moduko analisia plazaratu du "Sinadurak" atalean. Bertan euskarazko dramaturgia "berriez", datozkeen proiektu berriez, eta koronabirusaren aurreko eta ondorengo argazkiez, mintzatu da. (Argazkia: Amets Badiola, "Eztena 2019").

(Hegats 57) Antzerkia eta literatura: Sismografo eszenikoa

Asteazkena, 2020-06-17

"Beti da bihar: Datozkeen literaturak" leloarekin publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariko 57. zenbakia, Mikel Antzaren zuzendaritzapean. Bertan, Oier Guillanek antzerkia eta literaturaren arteko harremana aztertzen duen erreportajea publikatu zuen, udazkenean estreinatutako hainbat proiektuko kideak elkarrizketatuta: Tripak kolektiboa, Maite Aizpurua, Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola... Antzerkiko hitzak poesia dira? Literatura da? Nola sentitzen dute antzerkigile belaunaldi berriek oholtza gaineko hitza? (Argazkian: Maite Aizpurua, "Erresistentzia arazo fisikoa da" antzezlanean).

(Hegats 57) Poeta kantariak? Hitzak doinuak adina balio duenean

Asteartea, 2020-05-26

"Beti da bihar: Datozkeen literaturak" leloarekin publikatu zuen Euskal Idazleen Elkarteak Hegats aldizkariko 57. zenbakia, Mikel Antzaren zuzendaritzapean. Bertan, Imanol Ubedak kantagintza eta poesiaren arteko harremana aztertzen duen erreportajea publikatu zuen, Gorka Urbizu, Jon Basaguren eta Olatz Salvador elkarrizketatuta. Kanten hitzak poesia dira? Literatura da? Zer harreman dute kantariek beren kanten hitzekin? (Argazkian: Jon Basaguren).

Zergatik dira direnak emakume itzultzaileak?

Ostirala, 2020-03-27

Itzulpengintza jarduera feminizatua omen da; baina azken urteotan argitaratu diren euskararako itzulpenak aztertuta, lautik hiru gizonezkoek sinatuak direla ikusiko dugu. Nondik nora desoreka hori? Arrazoiak ulertu nahian, Itziar Diez de Ultzurrun, Bego Montorio eta Ana Moralesengana jo dugu argibide eske.

Idazleen trabak eta saihesbideak

Ostirala, 2020-02-28

Idazleen lana amaituta eta ia ebatzita iristen da geure eskuetara eta bidean izan dituzten trabak ikusezinak izan litezke irakurleontzat. Trabak izan, badituzte, baina. Horietariko batzuk aletuta datoz hemen, Irati Jimenez Uriarteren, Peru Magdalena Arriagaren eta Uxue Alberdi Estibaritzen ahotik eta oinetatik.

Poeta naiz ni

Astelehena, 2019-12-30

Inor ez delako profeta bere mendean. Horixe du Asier Amezagaren (Getxo, 1986) saiakerak izenburutzat. Kuriosoa egin zitzaidan titulua: aditza duen esaldia, ezeztapena baina baieztapen eta menpekoa dena aldi berean, eta Miguel de Unamuno Sariaren irabazle, zer eta Gabriel Arestiren inguruko lan bat. Autorearen hasierako asmoa Arestiren eragina aztertzea omen zen, baina, aurrera egin ahala, “Aresti nola egin den” aztertzen bukatu du.