Aingura hegodunak

Ainara Gorostitzu Mujikaren liburu gomendioa

Annie Ernaux-en Gertakizuna (Igela), Joseba Urteagak euskaratua

Asteazkena, 2014-01-22

Ainara Gorostitzuk, ogibidez kazetari, Aldamenekoa (Elkar) liburua plazaratu zuen 2012an. Euskal Herrian azken aldian izan dugun immigrazioaz mintzo da liburu honetan, hamar erreportaje luzeren bitartez. Horietako bakoitzean, bere lurraldetik alde egin duen pertsona bat ezagutuko dugu sakonean: bere zirkunstantziak, gorabeherak, arazoak, ametsak, nahi eta ezinak… Puri-purian den beste gai bat ukitzen du Annie Ernaux-en Gertakizuna (Igela) nobelak: abortua. "Annie Ernauxek (Lillebonne, 1940) kontatzen duen iragan urrun hori gure etorkizun hurbil izango ote den. Horrexegatik estutu zait arnasa", halaxe dio bere iruzkinean Ainara Gorostitzuk. "Horrexegatik gomendatzen dut orain liburu hau".

Ernesto Prat Urzainkiren liburu gomendioa

Xanti Zapirain Kaiku-ren Bizi behar dugu (Txalaparta, 2005)

Asteazkena, 2014-01-08

Ihesean zebilela idatzi zuen Enesto Prat Urzainki Little-ek Hiru ilargi laurden (Metaziri, 2013) eleberria. Arkeologia delarik hizpide, abenturazkoa izan zitekeen tentsioa eta gizarte-gomuta uztartzen ditu eleberriak. Egileak berak Hitzen Uberan aitortu zigun moduan, “abentura handiena liburua bera idaztea izan da”. Honakoan, ordea, liburu gomendio eske hurbildu gara Ernesto Prat Urzainkirengana. 2005ean Txalapartak plazaratu zuen liburu hauxe proposatu digu: Bizi behar dugu, Xanti Zapirainek idatzia.

Gorka Etxeberria Casqueiroren hiru poema

Asteazkena, 2013-12-18

Pasa den astean eman genizuen Gorka Etxeberria Casqueiroren 60 ordu zoologikoan liburuaren berri. Aste honetan, egileak berak aukeratutako hiru poema irakurri ditzakezue bertan. 60 ordu zoologikoan poesia liburua egileak berak argitaratu du, Elkar dendetan eta hainbat tabernetan eskuratu daiteke: Oreretako Landare, Mikelazulo eta Arkaitzan, Donostiako Herria, Ilargi, Urkamendi eta Ensantxen, Arrasateko Dat, Taupa eta Iluntzen.

Joan Aldamizetxebarriaren liburu gomendioa

Karmelo C. Iribarrenen Seguro que esta historia te suena hautatu du

Asteazkena, 2013-12-11

Galera bati aurre egin nahian edo, ekin zion idazteari Joan Aldamizetxebarriak. Uraren aroak (Beta, 2013) poema liburua izan zen bulkada horren emaitza. Sabelarekin idatziko poemak direla adierazi zigun poetak. Beste poeta baten liburua aholkatu nahi digu honakoan. Karmelo C. Iribarrenen Seguro que esta historia te suena izeneko liburua. “Idazle xamur bezain gordin eta anker deskubrituko duzu eta poesia egunerokoa eta hurbila sentituko duzu”, hala azaldu digu Aldamizetxebarriak ondoko iruzkinean.