Zorionak itzultzaileei!
Osteguna, 2021-09-30Gaur, irailak 30, Itzulpenaren Nazioarteko Eguna da, eta omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu jardun horretan dabiltzanei; horretarako, azken ikasturteetan itzulpenaren harira egindako elkarrizketak eta erreportajeak bildu ditugu amu honetan. On egin! (Irudia: San Jeronimo, itzultzaileen patroia, Caravaggioren margolan batean).
Itzulpenari buruzko erreportajeak
Homero eta gu: Itzulpen bat(zu)en inguruko oharrak eta beste
(Joannes Jauregi)
Introitus.- Homeroz, Odiseaz eta duela 2.500 urteko testu bat ingelesera enegarrenez itzultzeaz. Itzulpen feministez (?), txakurrez, esklaboak urkatzeaz eta metafora generodunez. Apaizez, kanonaz eta Shakespeareren besaulkiaz. Zergatik horrek guztiak ez duen bost axola, edo, batek daki, agian bai.
Munduko feminismoa, euskarari emana
Kattalin Miner
Jatorrizkoa argitaratu zenetik 70 urte pasa diren honetan, Simone de Beauvoirren Bigarren sexua argitaratu du Eskafandrak euskaraz, Irene Arraratsek itzulita. Ez da baina, azken urteetan euskarara ekarritako teoria feministaren liburu bakarra. Euskarazko itzulpengintza eta feminismoa, kostatako bide batetik, fruituak ematen ari den praktika da dagoeneko.
Zergatik dira direnak emakume itzultzaileak?
Isabel Etxeberria
Itzulpengintza jarduera feminizatua omen da; baina azken urteotan argitaratu diren euskararako itzulpenak aztertuta, lautik hiru gizonezkoek sinatuak direla ikusiko dugu. Nondik nora desoreka hori? Arrazoiak ulertu nahian, Itziar Diez de Ultzurrun, Bego Montorio eta Ana Moralesengana jo dugu argibide eske.
Elkarrizketak itzultzaileei
Amaia Apalauza eta Sonia Kolaczek, lau eskutara itzultzeaz
Safo: menderik mende agortzen ez den poeta
Bego Montorio: «Itzultzailea ez da bitartekari garden bat, itzulpenean eragiten du»